Irakaskuntza-prozesua gidatzeko behar duten guztia eskaintzen die irakasleei

Gelako esperientzia hobetzen du
Alexiak irakasleari laguntzen dio unitate didaktikoak programatzen eta planifikatzen, saioak ematen eta ebaluatzen, une bakoitzean behar duen informazioa eskuratzen, eta ikasgelan gertatzen den edozein ebidentzia modu arinean erregistratzen, tabletatik edo smartphonetik.
Alexia Classroom ikasketa-ingurunearen bidez, irakasleak tresnak ditu eduki interaktibo eta erakargarriak diseinatzeko, ikastetxeko hezkuntza-proiektuarekin bat eginez. Gailu mugikorrek eskaintzen dituzten aukerak ahalik eta gehien aprobetxatzen ditu, eta ikasleen motibazioa eta beren ikaskuntza-prozesuarekiko lotura handituko duten metodologia aktiboak aplikatzeko aukera ematen du.

Ikaslearen aurrerapenaren jarraipena
Edozein unetan eta edozein tokitatik, irakasleak denbora errealean eskura dezake bere ikasleen bilakaera akademikoari buruzko informazio zehatza, eta irakaskuntza pertsonalizatuagoa eta ikasle bakoitzak behar duenera egokituagoa eskaini dezake. Gainera, ikasleen aurrerapena neurtu, aztertu eta konpara dezake, baita saioen emaitza ere.
Beste irakasle batzuei informazioa partekatzeko eta eskatzeko tresnei esker, ikasle bakoitzaren egoeraren ikuspegi osoagoa izan daiteke. Familiak informatzeko eta haiekin interakzioan aritzeko berehalakotasuna funtsezkoa da irakaskuntza-prozesuaren kalitaterako.

Denbora gehiago irakasteko
Alexiak irakaslea zeregin burokratiko eta administratiboetatik askatu du, irakaskuntzan emandako denbora maximizatzeko aukera emanez. Saioak prestatzetik hasi eta txostenak egin edo informazioa partekatzeraino, dena da errazagoa eta arinagoa.
Adibidez, ikasleen ebaluazioa oso modu intuitiboan egiten da, eta batez besteko nota automatikoki kalkulatzen da ikastetxeak aldez aurretik definitutako irizpideen arabera, eta, hala, ebaluazio-sistema konpetentzialak eta zeharkakoak inplementatzeko aukera dago, eta ia ezinezkoa litzateke horiek eskuz egitea.

